Debagoienean eskubaloia promozionatzeko helburuarekin jarraitzen du Arrasate Eskubaloi taldeak, eta abenduan Aretxabaletan egin moduan, orain Aramaion antolatu ditu eskubaloi jardunaldiak. "Beti eduki izan ditugu Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Aramaioko jokalariak gurean, eta hori sustatzen jarraitu nahi dugu", azaldu du Azpiazuk.
"Haiek ez badira eskubaloira gerturatzen, eskubaloia gerturatuko da haiena". Hori hala, Lehen Hezkuntzako hiru, lau, bost eta seigarren mailako neska-mutikoei zuzendutako jardunaldiak izango dira –Aramaioko kiroldegian egingo dituzte–.
Talde arrasatearreko jokalariak izango dituzte monitore moduan haur eta gazte aramaioarrek, eta bukaeran opariak ere banatuko dizkiete parte-hartzaileei.