Hainbat istripu AP-1 errepidean
Arrasaten, 08:06an errepide irteera bat gertatu da AP-1 errepideko 128. kilometroan; ia ordu berean, 08:08an, 136. puntu kilometrikoan, Bergaran, auto batek beste bat jo du atzetik. Bi ordu beranduago errepide bereko 123. kilometroan -Eskoriatza-, beste auto batek istripua izan du, 09:52an gertatu da. Guztiak istripu arinak izan dira baina auto pilaketak eragin dituzte.
Bestalde, Bergaran, 10:28an, auto pilaketak sortu dira GI-3750 errepideko 9,6 puntu kilometrikoan, Elosuan, trafiko murriztapenak direla eta.
Eguraldiaren iragarpena
Eguerdi partean 500-700 metrora igoko da eta egunaren bukaeran 300-500 metro ingurura jaitsiko da. Goizean zaparrada txiki-ertainak botako ditu, noizbehinka ertainak eta baliteke ekaitzak jo eta txingorra botatzea. Arratsaldean zaparrada txikiak botako ditu noizbehinka.
Aurreikusitako lodierak gainerako orduetan: 5-15 cm 1.000 metrora, 0-5 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.