Aurkezpen ekitaldian emandako zehaztasunen arabera, lotune erdi horri esker errazago egingo dira hiriaren hegoaldeko sarrerak eta irteerak, bai Donostiatik bai Donostiarantz; aurreikuspenen arabera, eguneko 2.500 ibilgailu hartuko ditu.
Diputatu nagusiaren esanetan, Bidegiren kaudimen ekonomikoari eta banketxeekin uztailean berritutako kontratuari esker gauzatu ahal izango da proiektua. Lanen aurrekontua 6,5 milioi eurokoa da.