Debagoieneko 30 bat mintzalagun, gaur, Bedoña auzoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko mar. 17a, 18:24

Mintzalagun taldea gaur egindako irteeran. (Argazkiak: Debagoieneko mintzalagunak)

Hilero egiten duten irteera bateratua eta Bedoña auzoko aztarnategia eta Artazubiaga baserriko Otxia txakolina ezagutu dituzte gaur. Fresko eginagatik gustura ibili dira gertuko altxorrak bertatik bertara ezagutzen.

Kurtzetxikiko gazteluaren eta Leintz Gatzagako Galbarragaingo eraikuntzaren inguruko azalpenak jaso dituzten lehenengo eta behin mintzalagunek. Anabel Ugalde historialariaren ahotik entzun dituzte. "2016an albiste bikaina izan genuen. Jesus Angel Arratek Kurtzetxikiko gailurrean gotorleku baten arrastoak aurkitu zituen eta, itxura guztien arabera, zeharo ezezaguna zen berari buruz inork ez zekielako ezer", esan du. "Arrasateko familia batek gordeta ditu paper zahar batzuk eta horetan jasota dago 1813an Napoleonen ejertzitoko Arrasateko komandanteak eskatu zuela una porción de maderamen jasotzen ari ziren gaztelurako".

Ugaldek gaineratu du Eskoriatzako Maringo elizatearekin lotura duten paperetan irakurri direla kontu horiek. "Ea arkeologoen interbentzioak argiren bat eskaintzen duten".

Otxia txakolina

Kurtzetxikiko aztarnategitik Artazubiaga baserrira egin dute mintzalagunek. Bertan Felix Etxagibel zuten zain eta Otxia txakolina noiz eta nola egiten duten azaldu die. Mahastiak ikusi dituzte eta txakolingintzaren nondik norakoak ezagutu dituzte.

Erlazionatuak

Mintzalagunak Bedoñan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018 mar 17 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak