Dorletako ama txirrindularitza taldeak lasterketez betetako asteburua izan du

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko mar. 14a, 12:20

Dorletako ama taldeko infantil mailako txirrindulariak.

Leintz bailarako Dorletako ama txirrindularitza elkarteko kideek hainbat lasterketa izan dituzte asteburuan. Jubenil eta kadete mailako ziklistak, eta baita txikienak ere herri ezberdinetan lehiatu dira. Bestalde, martxoaren 23an, talde osoren aurkezpena egingo dute. Urkulun izango da 18:00etan.

Gazte mailakoek haize bolada zakarrei aurre egin behar izan zieten Donostiako Egia auzoan. Lasterketako tarte batzuetan aurpegiz eman zien haizeak eta gogorra izan zen lasterkarientzat. Liher Unzuetak lan ona egin zuen, 17. helmugaratuz. Asteburu honetan, zapatuan 16:00etan izango dute lasterketa Mutrikun.

 

Kadeteak 26. Elgoibarko sarian lehiatu ziren zapatu goizean; 52. kilometro egin zituzten eta ordubete eta 18 minutu behar izan zuten azkarrenek helmugara heltzeko. Asteburu honetan berriz, mutilak Azpeitian izango dute lasterketa, domekan 16:00etan. Neskek ere domekan, baina Eibarren izango dute lasterketa.

 

Infantil mailako ziklistek Mendaron izan zuten lehenengo lasterketa eta "oso gustura" ibili ziren jakinarazi dute taldeko arduradunek. Jon Otxoa 2. gelditu zen eta alebinetan Ainhize Lopez de Aretxabaleta izan zen lehena. Asteburu honetan, zapatuan, Oñatin izango da lasterketa 16:30ean.

Ainhize Lopez de Aretxabaleta podiumean.

Jon Otxoa podiumean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak