Aita Menni ospitaleak bat egin du Urda Spain GKEak abiatutako diru bilketa kanpainarekin. Hain zuzen, Libanora lekualdatutako siriarrek negua "ahalik eta egokien" pasa dezaten bitartekoak lortzea da asmoa. Hori horrela, ekarpen ekonomikoa egiteko aukera jarri dute gura duenaren eskura; apirilaren 24ra bitartean dago horretarako aukera.
Egoitzan bertan egin daiteke ekarpena: "Aita Menniko egoitzak bisitatuko ditu kanoa txiki batek. Horrek bilduko ditu ekarpenak". Besteak beste, Arrasaten, Bergaran eta Eskoriatzan daude egoitza horiek.