Ekintzailetza sozial eta kooperatiboa sustatzeko formazio saioa irekia izan da, eta jende dezente batu da Arantzazuko jardunaldian.
Hizlari moduan, honako hauek izan dira, burujabetza hauetaz hitz egiten: Lanaz, Oscar Garcia –Autonomia Sur–, Elikaduraz, Mirene Begiristain –EHU–, Teknologiaz, Gorka Julio –Talaios–, Energiaz, Eduardo Urturi –Goiener–, eta Finantzez, Liher Gonzalez –Koop 57 EH–. Bost burujabetza horiek izan dituzte hizpide, eta burujabetza, kuestio materiala ere badenez, eta bizitzako alor askotara eraman daitekeenez, hori nahi izan dute landu.
Pozik saioak emandakoarekin
Burujabetzaren dimentsio ezberdinak landu dituzte, eta ekitaldi "arrakastatsua" izan dela adierazi du Arianne Kareaga Koopfabrikako koordinatzaileak: "Saioa interesgarria izan da, eta bertaratu direnak pozik geratu dira jardunaldiak emandakoarekin".
Amaitu ondoren, bazkaria egin dute, eta Arantzazu eta Eltzia proiektua ezagutzeko aukera ere izan dute bertaratu direnek.