Muturreko fenomenoen iragarpena
Ostirala, hilak 9:
-Abisu Horia haizeagatik mendi inguruetako haizeguneetan egun guztian zehar. Hego-osagaiko haize-boladek mendi inguruetako haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gainditu dezakete. Kostaldean eta haizeguneak ez diren tokietan haize-bolada maximoak 60-80 km/h ingurukoak izango dira.
Larunbata, hilak 10:
- Abisu Horia haizeagatik mendi inguruetako haizeguneetan gauerditik goizeko bederatziak arte. Hego-osagaiko haize-boladek mendi inguruetako haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gainditu dezakete. Kostaldean haize-bolada maximoak 60 km/h ingurukoak izango dira.
Igandea, hilak 11:
- Abisu Horia haizeagatik, haizeguneak ez diren tokietan, gauerditik 15:00ak arte. Hego-mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren tokietan, bereziki mendebaldean.
- Abisu Horia haizeagatik, haizeguneetan egun guztian zehar. Egunaren lehen partean, hego-mendebaldeko haize-boladek 110-120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete mendi inguruetan, bereziki mendebaldean. Kostaldean 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete. Egunaren bigarren partean, haizea mendebal-osagaira aldatuko da eta haize- boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki kostaldean.