PBL Bbnetako arazoen ebazpenean oinarritzen den ikaskuntza-metodo bat da, eta Mondragon Unibertsitatearen arabera aitzindariak dira Estatuan: "Ikasleek ezagutzak etorkizunean egingo duten modu berean beregana ditzatela da metodoaren xedea, arazoei aurre eginez eta horiek ebatziz, ikasturtean zehar bereganatu dituzten ezagutza-eremuak praktikan jarriz".
Eguazteneko ekitaldian 27 ingeniaritza-proiektu aurkeztu dira aste honetan egin den PBL Day jardunaldiaren 3. edizioan. Mondragon unibertsitateko Mekanikako ingeniaritzako 3. mailako ikasleek eskuratu dute sari nagusia. Sumobot izeneko robotaren prototipoa diseinatu du 18. taldeak. Sumo borrokan oinarritako robota da; beste robot batzuek aurka borroka eginez aurkariak lurrean markatutako zirkulutik kanporatzeko gai da. Irabazlea, ekitaldian parte hartu zuten Orona, Ikerlan, Gureak, Innobaque eta Beterri enpresetako ordezkariek aukeratu zuten.
Bestalde, ikasleek aukeratutako irabazlea 4. taldea izan zen. Ingeniaria informatikako lehen mailako ikasleen Enter the MUngeons bideo-jokoa diseinatu zuten Rogue Like joko ospetsuan oinarrituta.
4. taldeko ikasleak proiektuaren aurkezpenean.