"8 eta 12 urte bitarteko gazteendako ibilbide motza prestatu dugu, eta 12 eta 16 urte bitartekoendako ibilbide luzea. Hor, bost laguneko taldeak osatzen dituzte, eta helburua da kontrolguneetatik pasata ibilbidea egitea. Baina ez du izaera lehiakorrik", adierazi du aste barruan Murrukixoko ordezkari Oier Etxebarriak.
Mendiola eta Peñakulo aldera
Ibilbideari dagokionez, motzak bederatzi kilometro inguru izango ditu. "Urkulura joango gara bidegorritik, handik Areantza gainean dagoen elurzulo batera joango gara, eta gero Mendiolara jaitsi. Luzekoak, berriz, elurzulotik Peñakulo gainera igoko dira". Bihar, eguena, da martxan izena emateko azken eguna (618 191 104).