Txapelketan parte hartuko duten gazte batzuek EAEko lurraldeetako selekzioak ordezkatuko dituzte, eta eurekin batera lehiatuko dira eskolarteko kirolen kanpainetan izena emanda dauden ikastetxeetako gazteek ere. Hala, Arruena parkean jarriko duten zirkuituan, 2004an jaiotakoek 4.200 metroko lasterketa izango dute aurrean –11:00etan hasiko dira– eta urtebete gazteagoek 3.200 metroko lasterketa izango dute –11:20an–. Eta, antolatzaileen esanetan, kategoria bakoitzean 100 atleta inguruk hartuko dute esku, gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan. Hala, gazteek egunean bertan jasoko dituzte lasterketan parte hartzeko dortsalak, zirkuituan bertan jarriko duten idazkaritza postuan.