Gazte xakelariak, Debagoieneko banakako txapelketan

Xabier Urtzelai 2018ko mar. 6a, 09:42

Domekan Debagoieneko banakako eskolarteko xake txapelketa antolatu zuen Arrasate-Arlutz Xake Taldeak, eta ibarreko 36 gaztetxok hartu zuten bertan esku: "Partaideek oso maila ona erakutsi zuten eta oso norgehiagoko interesgarriak ikusi ziren txapelketan", adierazi dute antolatzaileek.

Arrasateko Etxaluze eraikinean, Debagoieneko banakako eskolarteko xake txapelketan Arrasate, Aretxabaleta, Oñati, Bergara, Legazpi eta Irunetik etorritako 36 neska-mutikok hartu zuten parte. Txapelketa hiru kategoria ezberdinetan banatuta jokatu zuten: infantilak, alebinak eta benjaminak. 
 
Partaideek oso maila ona erakutsi zuten eta oso norgehiagoko interesgarriak ikusi ziren txapelketan. Urduritasun eta emozioz beteriko une asko bizi ziren goiz osoan zehar, eta garbi geratu zen Debagoieneko harrobiaren maila. Txapelketan sei partida jokatu ondoren kategoria bakoitzeko sailkapena hurrengokoa izan zen (Argazkiak, Izaskun Bolinaga): 
 
Benjaminetan
 
  1-  Urtzi Lasa Bengoa (Aretxabaleta)        
  2- Iker Ibarburu Gomez (Irun)      
  3-  Oier Delgado Estrella (Arrasate)     
  4-  Luka Galdos Etxeberria (Oñati)    
  5-  Nahia Ayerbe Canas (Arrasate) 
  6-  Julen Diaz de Lezama Flores (Arrasate) 
 
Alebinetan
 
  1-  Markel Vesga Iceta (Legazpi) 
  2-  Xabier Gallego Bereziartu (Arrasate) 
  3-  Iker Lopez Jiménez (Bergara)
  4-  Ekaitz Ena Laskurain (Bergara)     
  5-  Maddi Delgado Estrella (Arrasate)    
  6-  Ethan Moral Kieran  (Arrasate)
 
Infantiletan
 
  1-  Aitor Gallego Bereziartua (Arrasate)
  2-  Eneko Garitano Landa (Bergara)
  3-  Jurgi Etxebeste Bolinaga (Oñati) 
  4-  Itziar Alberdi Etxeberria (Bergara)  
  5-  Aimar Etxebeste Bolinaga (Oñati)  
  6-  Ander Zumalde Gallastegui (Arrasate)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak