Hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta esparru aldaketa egingo da. Aurreko bi edizioetan Biltegiko laguntzaile formazio teknikoa eskaini da, aurtengoan aldiz, Pertsonen oinarrizko zaintza eta lehen sorospen ikastaroa egingo da. Formakuntzak, era berean, parte praktikoa ere izango du.
Ikastaroaren ezaugarriak:
- Iraupena: 3 hilabete
- Hasiera eta amaiera datak: martxoak 12tik ekainak 1era arte.
- Ordutegia: goizez edota arratsaldez, fasearen arabera.
- Edukiak:
o Konpetentzia sozioprofesionalak
o Pertsonen oinarrizko zaintza eta lehen sorospenak
o Praktikak enpresetan
Martxoaren 12an hasiko da ikastaroa, eta martxoaren 9ra arte eman ahalko da izena, Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea, 17, Arrasate).
Informazio gehiago: www.debagoiena.eus / 943 79 30 90