Hainbat sendabelarren nondik norakoak azaldu ditu Pamiesek: minbiziari, diabetesari, alergiei eta abarri aurre egiteko baliagarri izan litezkeenak. Eta esperientzia pertsonalarekin –berarenak baino, ibilbidean ikusi dituenak, jende desberdinarenak– sostengatu ditu esandakoak. Ezin izan du landare guztien informazioa eskaini, denbora faltagatik. Bukaeran, jendeak galderak egiteko aukera eduki du. Nagusiki, kasu pertsonalen inguruan galdetu galdetu diote ikus-entzuleek.
Bukaeran, zenbait hazi eta bere liburua erosteko aukera ere izan dute bertaratutakoek.
Okitaño elkarteko kide den Juan Ramon Bujandak adierazi du elkartea "ikaragarri pozik" dagoela hitzaldiek eduki duten erantzunarekin. "Hasieran ez genekien nolako erantzuna edukiko zuen, eta bi saioetan aretoa beteta ikustea oso pozgarria izan da guretzat". Hala ere, "penaz" azaldu da Okitaño elkarteko jende gutxi gerturatu delako. "Pentsatzen genuen elkarte barruan interes gehiago piztuko zuela", dio.
Josep Pamies bera ere "oso gustura" azaldu da, bai jendearen interesarengatik, baita Oñatiko herriak duen "edertasunagatik eta aberastasunagatik" ere.