Joan den astean Bidasoaren kantxan lortutako garaipenaren ostean Fagor Industrialeko mutilek ez zuten atzealdean dabilen Askartzaren kontra ezustekorik gura. Bidasoari irabazi izana Hondarribiaren kontrako porrota –Zubikoan– ahazteko aitzakia ezinhobea izan zen, eta gaur berriro ere puntuak batuta aurrealdeko postuetan jarraituko dute, aurrealdekoen multzoan bai behintzat: "Eta hori da helburua, liga amaierara arte talde horretan lehian mantentzea, adierazi du Joseba Otamendi jokalariak.