Bikiak protagonista dituen erreportaje berezia emango du Goiena telebistak eguenean

Monika Belastegi Aranzabal 2018ko martxoaren 6a

Dokumental itxurako gertuko erreportajeak bueltan datoz Goiena telebistara udaberriko programazio berrian. Horien artean bikien gaineko Biki bizi ikus-entzunezkoa estreinatuko da eguenean, hilaren 8an, 21:30ean eta 23:30ean. Genetikoki berdinak izateak badu eraginik bikien izaeran? Zer-nolako lotura dute euren artean? Galdera askori eta oso hedatuta dauden zenbait uste okerri erantzungo die ikus-entzunezkoak Arrasate, Aretxabaleta eta Bergarako hiru bikiren istorioen bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak