Irudi digitalak norbere bizitzan duen eraginaz hausnartzeko proposamena egiten du Euspot 2018 lehiaketak. Horretarako, euskarazko 20-30 segundoko iragarki bat egin beharko da, Irudi Digitala Gure Bizitzako Harremanetan leloa oinarrian harturik.
Partaideek sormen erronka honi nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita erantzun ahal izango diote, eta norbanakoek zein enpresa profesionalek parte hartu ahal izango dute bertan.
Spotak entregatzeko epea maiatzaren 2a da, eta sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe Kultu Etxean izango da, maiatzaren 17an. Euskarazko kalitatezko publizitate edukiak sortzea baloratuko da bertan, eta bost sari emango dituzte:
- Spotik onena (1.000 euro).
- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
- Publikoaren saria (500 euro).
- Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
- BHklip saria (14-18 urte) (250 euro).
Parte-hartu nahi dutenek, lehiaketako laburpena eta oinarriak Euspoten webgunean dituzte eskuragai.
Iaz, spot onenaren saioa irabazi zuen bideoa.