Elurrak atsedena hartuko du datozen orduetan

12:00etan amaitu da alerta laranja, eta hurrengo orduetan haizeagatik abisu horiak jarraituko du soilik. Iragarpenen arabera, hego-ekialdeko haize-boladak 100 km/h-ko ingurukoak izan daitezke mendi inguruetan, bereziki ekialdean.

Bestalde, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du kamioientzat trafikoa irekita dagoela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Muturreko fenomenoen iragarpena

Eguaztena, hilak 28:
- Alerta Laranja elurragatik 03:00etatik 12:00etara. Elur-kota 0-100 metro inguruan egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago barnealdean. Egunaren lehen partean izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait lekutan handia. Aurreikusitako lodierak: 0-4 cm 1.000 metrora, 0-4 cm 600 metrora, 0-2 cm 200 metrora.
- Abisu Horia elurragatik Araban 12:00etatik 21:00etara ordu lokala. Elur maila 700 metro inguruan egongo da, eta azken orduetan 1.000 metrotik gora igoko da. Prezipitazio txikia egingo du. Aurreikusitako lodierak: 2-10 cm 1.000 metrora, 0 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.
- Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 06etatik 24etara ordu lokala. Hego-ekialdeko haize-boladak 100 km/h-ko ingurukoak izan daitezke mendi inguruetan, bereziki ekialdean.
- Abisu Horia haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan Gipuzkoan eta Araban 06etatik 20etara ordu lokala. Hego-ekialdeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren tokietan, bereziki ekialdean.

Eguena, hilak 1:
- Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan, egun guztian zehar. Hego-osagaiko haize-boladak 100 km/h-ko ingurukoak izan daitezke mendi inguruetan.
- Abisu Horia haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 12:00etatik gauerdira arte. Hego-osagaiko haize-boladak 80 km/h-ko ingurukoak izan daitezke haizeguneak ez diren tokietan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.