Aretxabaletako Kultura Sailak antolatutako bisitak arrakasta izan du beste behin. Eskoriatzako Apotzaga auzoko hilerri ezaguna bisitatu dute lehenengo, eta han dauden bataio-pontea eta gurutzea bidea izan ditu berbetarako gai Antxiak, bestea beste. Eliza dotorera jo dute gero, eta erretaulan eta aldarean erreparatu dute han.
Ondoren, San Bernabetik pasatu eta Aretxabaletako Apotzagaetxebarri auzoko Salluente ermitan izan dira. San Blasen gainean egin dute berba, baita han dauden hiru erretaulen eta harlauzen inguruan ere. Mokadutxoa janda eman dute bukatutzat irteera.