Iñurrategik, Zabalzak eta Vallejok meritu-domina jaso dute

Maider Arregi 2018ko ots. 24a, 15:51

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Larrialdietako eta Babes Zibileko lehen meritu-dominak eman ditu gaur eguerdian. Larrialdiei Arreta Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak eskatuta, Wopeak17 espedizioko Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza mendizaleei bereizgarri gorriko meritu-domina eman diete.

Ekitaldia Bilboko Campos Eliseos Antzokian ospatu da, eta ekitaldian izan dira Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua, Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordea eta Pedro Anitua Larrialdiei Arreta Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria.

Bertan, Larrialdietako eta Babes Zibileko bereizgarri gorriko meritu-dominak eman zaizkie Wopeak17 euskal espedizioko Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza mendizaleei, 2017ko uztailean Himalaiako Karakorum mendikateko Gasherbum II mendian Valerio Annovazzi alpinista italiarra erreskatatzeagatik.

Erreskatea 2017ko uztailaren 25ean gertatu zen. Oso baldintza meteorologiko txarretan hamabi ordu eskalatu ostean, hiru mendizaleek alpinista italiarra erreskatatu ahal izan zuten, Himalaian egoera etsian, bakarrik eta bizitza-arrisku oso larrian zegoenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak