Haizea Arana eskoriatzarrak lortu du Gipuzkoako Eskolarteko finalerako txartela

Mirari Altube Arrese 2018ko ots. 24a, 13:19

Haizea Arana bertsotan, Oñatin.

Oñatiko Larrain-Gain elkartean jokatu zen atzo, Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketako kanporaketa, eta elkartutako sei bertsolarien artetik –Aitor Tatiegi oñatiarra ere bai– Haizea Arana gailendu zen saio "oso ona" eginda.

55 lagun izan ziren mahaiaren bueltan bertso-afarian eta kanporaketa hasterako 80 lagunera igo zen kopuru hori; bertsolari gaztetxoen lana gertutik jarraitu zuten guztiek. Agurra abestu zuten lehenengo eta ondoren etorri ziren beste lanak: lau oinak emanda bertsoa; zortziko handian bina bertso; koplatan hiruna; eta bakarka, puntuari erantzun eta bertso bat.

"Saio itxurosoa egin zuten guztiek, orokorrean saio polita izan zen", adierazi du Iñaki Olaldek, Oñatiko Txinparta bertso eskolako kideak. Aitor Tatiegi oñatiarra "ondo" ibili zen, baina Haizea Arana eskoriatzarrak lortu zuen finalerako txartela: "Oso saio polita egin zuen, bertso benetan onak bota zituen", dio Olaldek. 

Apirilaren 2an, Lasturren, jokatuko den finalean izango da Aretxabaletako Lekaixoka bertso eskolako kide den Haizea Arana.

Erlazionatuak

Gipuzkoako Eskolarteko kanporaketa

Mirari Altube Arrese 2018 ots 24 Eskoriatza   Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak