Milaka pertsona batu dira bai Bilbon eta baita Donostian, pentsio duinak eskatzeko manifestazioetan -Gasteizen 19:00etan egingo dute-.
Pedro Etxebarriak, Debagoieneko Agijupens elkarteko jarduneko lehendakariak jakinarazi duenez, 350 petsona joan dira Debagoienetik. "Ilusio handiarekin" joan direla esan du Etxebarriak, eta bueltan "oso pozik" etorri direla aitortu du, "elkarretaratzearen eta manifestazioaren arrakastagatik". Elkartu den jendetza dela eta, ezin izan direla ibilbidean sartu esan du Debagoieneko Agijupens elkarteko lehendakariak: "Ez gara ibilbidean sartu; asko ia hasierako puntuan gelditu gara".