Debagoieneko 28. Jardunaldi Gastronomikoak otsailaren 23an hasiko dira

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko ots. 22a, 16:20

Bertako sukaldaritza eta produktuak dastatzeko aukera egongo da 28. aldiz antolatzen diren Jardunaldi Gastronomikoetan. Otsailaren 23an hasiko dira, egubakoitzean, eta maiatzaren 6ra bitartean egingo dira. Mankomunitateak Debagoiena ezagutzeko beste era bat proposatzen du jardunaldi hauekin, zaporearen bidez.

Aste hauetan zehar menu bereziak eskainiko dituzte eskualdeko jatetxe batzuk, garaiko eta bertako produktuekin osatutakoak. Aldi berean, Debagoiena eskualdeko eskaintza turistikoa ezagutzeko aukera desberdinak proposatzen dira.

Debagoieneko Mankomunitateak, Deba Garaia Landa Garapenak, Debagoieneko Udalek, eta hainbat ekoizlek, museok eta jatetxek parte hartzen dute proposamen honetan Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza ere jaso da. Antolatzaileek bailarako gastronomian aurkitu daitezkeen "kontrasteak" nabarmendu dituzte: "Debagoienak baditu gastronomia aldetik bereizteko aukerak; kontrastedun eskualdea da gastronomia aldetik, Gatzagako gazia eta Oñatiko txokolatearen edo Bergarako errelleno eta tostoien goxoa".

Menu bereziak

Eskualdeko hainbat jatetxek menuak eskainiko dituzte. Menu bereziak dira, prezio berezietan
eta garaiko produktuekin, jardunaldi hauetan menu guztietan ondorengo produktuak azalduko dira: Neguko barazkiak, bildotsa, peilak eta torradak. Bost jatetxek eskainiko dute menu berezia: Goiko Bentak, Hilarionek, Laska, Maialdek eta Santa Anak.

Bisita gidatuak

Bertako produktuen jatorria, elaborazio prozesua ezagutzeko eskaintza zabala egongo da. Eusko Jaurlaritzaren plangintzaren barnean ondorengo esperientziak daude izendatuak Top Esperientzia moduan. Ondorengo bisitak egin daitezke, aurrez eskatuta:
-Txokolatezko zaporezkoak. Oñatiko Txokolateixian, txokolatearen interpretazio zentroan. Ordutegi zabala du eta txokolatea saltzen da. Tel.: 605 76 35 95 txokolateixia@hotmail.com
-Leintz Gatzagako Gatz museoa. Gatza era artisauan nola lantzen zen ezagutzeko aukera. Bisita gidatu aukera zabala. Uztailean eta abuztuan egunero 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gazteleraz. Tel: 943 71 47 92 reservas@gatzmuseoa.com / www.gatzmuseoa.com
-Euskal artzainen ibilbideak. Oñati, Artzainen bizimodua sakonago ezagutzeko Gomiztegi baserrian bisita gidatua aurrez eskatuta. Tel.: 943 2510 08 info@gomiztegi.com www.gomiztegi.com

Azokak

Jardunaldiek irauten duten bitartean, ondorengo azokak egingo dira:
Karapaixo eguna, martxoak 17, Arrasaten.
Debagoieneko Artzainen VI. Eguna, maiatzak 6, Elgetan.

Gainera, 28. Jardunaldiekin batera, hainbat ekintza antolatuko dira bertako eta garaiko gastronomiarekin erlazioa daukatenak:
Hileko azokak:
Arrasaten, martxoak 17 eta apirilak 21.
Azoka bereziak:
Oñatin: martxoak 3, zuhaitz ferixa
Arrasaten: martxoak 10, emakume artisau eta baserritarren azoka.
Bergaran: martxoak 24, Erramu zapatuko azoka.

Jardunaldiei buruzko informazio gehiago Debagoieneko turismo webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak