Hiru autok talka egin dute Elorregi auzotik Oñatira bidean

Mirari Altube Arrese 2018ko ots. 21a, 21:44

Istripua gertatu da 21:00ak inguruan Gi-2630 errepidean (23 kilometroan), Bergarako Elorregi auzotik Oñatira bidean. Hiru autok egin dute talka, eta ondorioz, itxi egin dute errepidea. Suhiltzaileak joan dira artatzera eta errepidea garbitu bitartean zirkulazioa desbideratzen dabiltza Deskargatik bueltan. Segurtasun Sailetik adierazi dutenez hiru ume eraman dituzte Debagoieneko ospitalera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak