Aurtengo txapelketa Mondragon Unibertsitateak antolatu du, hiru unibertsitateek txandaka antolatu ohi dute lehiaketa, urtean behin. Horrela, kirol-probak 10:00etatik 14:00etara egingo dira Debagoienean: Arrasaten, Musakolako eta Iturripeko kirol-instalazioetan, eta Aretxabaletako Ibarra kiroldegian egingo dituzte.
Ikasleak hogei kirol-modalitatetan arituko dira norgehiagokan, txapela irabazteko. Sarien banaketa ofiziala 12:00etan egingo dute Musakolako kirol-instalazioetan. Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea izango da ekitaldiaren buru, eta berarekin batera Dorleta Ugalde Eusko Jaurlaritzako Kirol-teknikaria eta Idoia Peñacoba Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusia egongo dira.
Biharko ekitaldian sailkatuko diren ikasle kirolariek Espainiako Txapelketetako aurreko faseetan parte hartzeko lehiatuko dira. Espainiako Txapelketak apirilean eta maiatzean egingo dira, estatuko zenbait lekutan.