Hiru kategoriatan banatuta lehiatuko dira gazteak: A kategorian, 12 urte edo gutxiago duten bakarlariak; B kategorian, 13 eta 16 urte bitarteko bakarlariak, eta taldeak, D kategorian. "Taldeak gutxienez, hiru lagunekin, eta, gehienez, zortzi lagunekin osatu beharko dira. Joko dituzten obrek, berriz, bost, sei eta zortzi minututako iraupena izan beharko dute, hurrenez hurren kategoria bakoitzari dagokionez. Parte hartu gura dutenek martxoaren 24a baino lehen eman behar dute izena txistularitxapelketa@gmail.com helbidera idatzita", azaldu dute Euskal Herriko Txistulari Elkartetik.