Leintz Bailarako Sortuk eta Arrasateko EH Bilduk ez dute bat egiten IA-k deitutako mobilizazio nazionalarekin

Xabi Gorostidi 2018ko ots. 21a, 10:08

Biek ala biek errespetatu egiten dute Arizmendi barruan greba araudia berritzeko abiarazitako barne prozesua. Sorturen ustez, Arizmendik planteatutako prozesuak ikasleak ahalduntzen ditu, eta gaineratu dute, manifestazio nazionala modu horretan deitzea "neurriz kanpokoa" iruditzen zaiela.

Sorturen ustez, hezkuntza alorrean euskarak edo katalanak dituzten mehatxuen aurrean, "etsaiz nahastea" jotzen dute IA-k hartutako joera hau.

"Espainiako erresuma inboluzio atzerakoi eta espainolista betean murgilduta dabilen honetan, Kataluniako hezkuntza sistemari eraso egiten edo euskararen kontrako neurriak iragartzen ari denean, hezkuntza sistema burujabe eta aurrerakoi baten alde indarrak batzeko unea da".

Hona hemen Leintz Bailarako Sortuk komunikabideetara bidalitako oharra, bere osotasunean:

Hona hemen Arrasatreko EH Bilduk bidalitako oharra, hitzez hitz:

"Arrasateko EH BILDUk ez du bat egiten Ikasle Abertzaleak taldeak Arrasaten deitutako manifestazio nazionalarekin. Greba eskubidea zaindu beharreko eskubidea iruditzen zaigun arren lantoki zein hezkuntza zentroetan, errespetua adierazi nahi diogu jada Arizmendi ikastolaren baitan martxan den araudia aldatzeko prozesuari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak