25. Bailarako Dantzari Eguna prestatzen ari dira

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko ots. 16a, 14:39

Arrasaten egingo dute apirilaren 21ean, eta, urteurrena ospatzeko, aurreko aldietan parte hartu dutenak gonbidatu dituzte.

Debagoieneko dantza taldetako dantzari helduak batu eta elkarrekin egun-pasa ederra egiteko topaketa da Bailarako Dantzari Egunaren helburua. Urtero antolatzen duten topaketa ibiltaria da; iaz Aretxabaletan egin zuten, eta aurten, Arrasaten izango da.

Arrasateko, Aretxabaletako, Oñatiko eta Antzuolako dantza taldetako kideak ari dira dagoeneko "egun handia" prestatzen. Orain dela bi hilabete ekin zieten bilerei, eta egitaraua guztiz lotuta ez duten arren, goizean, alardea, bazkaria gero, eta arratsaldean erromeria egingo dutela aurreratu dute.

Urteurren borobila izanik, ahalik eta dantzari heldu gehien batzea da antolatzaileen nahia, gaur egunekoak eta garai batekoak. "Dantza errazak izango dira, aspaldian dantzatu ez dutenendako ere aproposak. Parte hartu gura dutenei, herriko dantza taldearekin harremanetan jartzeko eskatu nahi diegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak