Musika-instrumentu bat jotzen ikasteko metodoa da, eta, batez ere, gaztetxoei zuzenduta dago, baina nagusiendako ere aproposa da: "3 urte eginda daukaten umeetatik hasita parte har daiteke metodo interesgarri honetan", adierazi dute Arrasate Musikaleko arduradunek. Hain zuzen ere, metodo horren irakasle Amaia Garrok eskola praktiko batzuk egingo ditu bertaratuko diren ikasleekin eta gurasoekin.