Agur Justin Satchell, ongietorri Jordan Rutherford

Xabier Urtzelai 2018ko ots. 16a, 09:20
Jordan Rutherford, aste barruan Loiuko aeroportuan.

Taldea indartzeko denboraldi hasieran Ointxe!-k AEBetatik ekarritako jokalari Justin Satchell-ek ez du zorterik izan Arrasaten. Joan den astean min hartu zuen berriro ere, eta Miamikoarendako amaitu da denboraldia. Haren ordez, Dallasko Jordan Rutherford jokalaria fitxatu du Ointxe!-k.

Justin Satchell-ek udazkenean min hartu zuen hankan, urriko azken astean, eta Gabonak arte geldi egon behar izan zuen, errekuperatzen. Bada, joan den astean Ordiziaren kontrako garaipenean, Miamikoak lesio berbera izan zuen, eta, ondorioz, denboraldia amaitu da Satchell-endako –AEBetara itzuli da aste barruan–.

Horren aurrean, Ointxe!ko zuzendaritzakoek beste jokalari bat fitxatu dute AEBetatik, Jordan Rutherford (Dallas, 1995, 2,01 metro). Eguenean iritsi zen Arrasatera, eta klubaren asmoa da asteburuan bertan kantxan ikusi ahal izatea. Joan den asteko garaipen garrantzitsua eta gero, arrasatearrek  CBT Gimnastica taldearen kontra jokatuko dute domeka eguerdian, Torrelavegan.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak