Ia 50 taldek hartu dute parte gaur Gasteizen jokoan egon den Fist Lego League lehiaketaren EAEko kanporaketan, tartean Debagoieneko seik: Arizmendi ikastolako lauk – bi Almenekoak eta beste bi Gaztelupekoak– eta Bergarako mariaren lagundia Ikastolako bik.
Zientziaren eta teknologiaren sustapena helburu duen lehiaketaren aurtengo edizioan uraren zikloa izan da landu behar izan duten gaia. Goizeko bederatziak aldera hasi da lehiaketa, eta ikasleek hainbat proba egin behar izan dituzte, baita landu duten proiketu zientifikoa aurkeztu ere.
Bi sari Debagoienara
Gaurko kanporaketatik lau talde sailkatu dira espainiako lehiaketarako, eta ibarreko taldeak kanpoan geratu diren arren, ez dira etxera esku hutsik itzuli.
Almeneko taldeetako bat osatu duten Laura Abetek, Lore Lezetak, Nora Ugaldek, Irati Garciak, Miriam Encinak, Xubane garaik, Amaia Uribetxebarriak, Laia Arriolak, Ione Esperesatek, Saioa Uribek eta Aiora Diaz de Gereñuk robotaren diseinuagatik saria eskuratu dute. Itsaso Arenaza izan da beraien irakaslea.
Saria eskuratu duen Almeneko taldea.
Mariaren Lagundiako ML Gang taldea osatu duten Sara Balentziagak, Julen Ibarretxek, Ander Linazisorok, Xabi Alberdik, Asier Diazek, Ainhoa Gonzalezek, Maitane Etxebarrik, Jorge Chavezek eta Mikel Santorcuatok, bestalde, ekintzailetasunari saria eskuratu dute. Kasu honetan Andoni Lopez de Armentia izan dute irakaslea, eta saria jasotzera igo direnean, gaixorik dagoen Xabier Azkargorta ikaskidea izan dute gogoan.
Mariaren Lagundia Ikastolako MLGang taldeak ekintzailetasunari saria eskuratu du.