MUk kontrario zuzen Ordizia izango du aurrean, zapatuan

Xabier Urtzelai 2018ko ots. 8a, 16:48

Azken asteotan merezitakoa baino etekin txikiagoa lortu dute Mondragon Unibertsitateko ordezkariek –joan den astean 68-67 galdu zuten La Flecharen kantxan–, eta, zapatuan, jaitsiera postuetatik urruntzeko kontrario zuzena den Ordiziaren –garaipen bat gehiago dute– bisita izango dute arrasatearrek Iturripen (19:00). 

"Aratusteak direla aprobetxatuta, taldea animatzera mozorrotuta datozen zaleak doan sartuko dira Iturripera, eta Sustrairen zozketarako txartel bat ere oparituko diegu", adierazi du klubak.

Webgunea, berrituta
Bestalde, Ointxe! klubak webgunea berritu du asteon –Ointxe.eus–: "Berritzeko beharra ikusten genuen, aurrekoa zaharkituta zegoelako. Oraingoa erabiltzeko errazagoa da, multimedia edukia kudeatzeko erraztasun handiagoa ematen du, eta diseinu garbiagoa du. Lehengo atalak mantendu ditugu, baina, 50. urteurreneko ospakizunetan murgilduta gaudenez, atal berezi bat sortu dugu horra bideratuta. Gainera, poltsikoko telefonoetan ikusteko moldatuta dago", adierazi du Oihane Agirre presidenteak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak