Errepideetan eta batez ere mendateetan argi ibili behar da

Mirari Altube Arrese 2018ko ots. 8a, 08:12
Oñati inguruak gaur goizean.

[EGUNERAKETA 09:00] Zabaldu dute Kanpanzar autoendako baina kateak behar direla adierazi dute. Leintz Gatzagako mendateak itxita jarraitzen du.

Iragarritako lez elurrak bazterrak zuritu ditu eta Debagoieneko kaleetaraino iritsi da. Kale inguruetan oraindik arazorik sortu ez badu ere hainbat errepidetan bai. 8:30ean Leintz Gatzaga eta Kanpanzar mendateak itxita daude ibilgailu guztiendako eta Kurtzetan kateak behar dira. Udanan eta Elosuan, ostera, kateak behar dituzte autoek eta ibilgailu handiendako itxita dago.

Mendate eta errepideen berri hemen: trafikoa.eus 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak