Zinemaldian estreinatu zenetik filmak lortutako arrakastak Gipuzkoako zinemaren eta orokorrean euskal zinemaren heldutasuna agerian utzi duela aipatu zuten Aldundiko ordezkariek. Olanok zein Itxasok azpimarratu zuten talentu handiko sektorea dela, eta sari horiek bertako teknikarien eta profesionalen goi mailako kalitatea nabarmentzen dutela: "Jakin bagenekien, aspalditik baitaude gure profesionalak maila gorenean".
Jaurlaritzan ere harrera
Iñigo Urkullu lehendakariak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriarekin batera, ere hartu zuen Handia filmaren taldea atzo Lehendakaritzan.