Hasi dira Urkulu husten

Goiena telebista 2018ko ots. 6a, 18:01

Domekan egin zuen gainezka Urkulu urtegiak topera iritsita. Orain, baina, husten hasi dira atzeko partean dituen hustubideetatik. Atzo, froga egiteko, bi hustubideak izan zituzten martxan hamar minutu inguruan, eta hain zuzen orduan grabatu zuten sare sozialetan bolo-bolo dabilen bideoa.

Gaur, ostera, hustubide bakarra dute martxan eta 6 metro kubiko ur ateratzen da handik segundoan, Debagoieneko uren arduradunek adierazi dutenez. Elurra eta euria iragarrita dagoenez egunotarako urtegian lekua egin gura dute.

Urkulu, hiru hilabetean, minimo historikotik maximo historikora pasatu da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak