Arrisku meteorologiakoagatik alerta laranja aktibatuko da berriz, biharko eta etzirako

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko ots. 6a, 13:28

Segurtasun sailak jakinarazi duenez, bihar, eguaztena, egun guztian zehar, eta eguenean eguerdiarte alerta laranja ezarriko da EAEn. Elur mailak 100-300 metrotan jarraituko du, baina prezipitazioek gora egingo dute.

Gaur, martitzena, abisu horia egongo da egun guztian zehar eta gauerditik aurrera alerta laranjara aldatuko da. Arrisku meteorologiakoa handia denean ezartzen da alerta laranja. Eguen eguerdiarte egongo da aktibatuta, izan ere, 18:00etatik aurrera igo egingo da elur maila 500-600 metrora eta prezipitazio iragarpena 0 da. Hala ere, ostiralean elur mailak berriro behera egitea espero da.

Muturreko fenomenoen iragarpena

Asteartea, hilak 6:
Abisu Horia elurragatik barnealdean. Elur maila 100-300 metrora egongo da. Zerua oso hodeitsu egongo da. Han-hemenka prezipitazio txikia egingo du; arratsalde-gau partetik aurrera prezipitazio txikia egingo du, zenbait tokitan ertaina izan daiteke, bereziki Kantauri isurialdean.
Aurreikusitako lodierak gainontzeko orduetarako: 2-10 cm 1000 metrora, 1-6 cm 600 metrora, 0-2 cm 200 metrora.

Asteazkena, hilak 7:
Alerta Laranja elurragatik barnealdean. Elur maila 100-300 metro inguruan egongo da, noizbehinka itsas-mailan. Prezipitazio txikia egingo du, noizbehinka ertaina Kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak eta txingorra bota ditzake, Kantauri isurialdean.
Aurreikusitako lodierak: 5-20 cm 1000 metrora, 2-10 cm 600 metrora, 0-3 cm 200 metrora.

Osteguna, hilak 8:
Alerta Laranja elurragatik barnealdean, 12:00ak arte. Elur maila 100-300 metro inguruan egongo da, egunean zehar igo eta arratsaldean 500-600 metro inguruan geratuko da. Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da, gauean hodeiak gutxitu egingo dira eta zerua tarteka hodeitsu geratuko da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago Kantauri isurialdean; arratsalde-gauean atertzera egingo du. Gutxieneko tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira eta gehieneko tenperaturan ere ez da aldaketarik egongo edo gutxi igoko dira. Izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait tokitan handia.
Aurreikusitako lodierak: 5-25 cm 1000 metrora, 2-15 cm 600 metrora, 0-8 cm 200 metrora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak