Muturreko Fenomenoen Iragarpena
Astelehena, hilak 5:
Elur maila 500-700 metro inguruan egongo da eta azken orduetan 200-400 m ingurura jaitsiko da.
Aurreikusitako lodierak gainontzeko orduetarako: 5-25 cm 1000 metrora, 1-8 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.
Asteartea, hilak 6:
Zerua oso hodeitsu egongo da. Elur-kota 200-400 metro inguruan egongo da. Prezipitazio txikia egingo du, bereziki Kantauri isurialdean, non ertaina izan daitekeen. Tenperatura minimoak nahikoa jaitsi eta maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Barnealdean izotz txikia egingo du, handia mendi inguruetan.
Aurreikusitako lodierak: 2-15 cm 1000 metrora, 1-10 cm 600 metrora, 0-2 cm 200 metrora.
Asteazkena, hilak 7:
Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Elur maila 100-300 metro inguruan egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du. Tenperaturan aldaketarik ez. Izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait tokitan handia.
Aurreikusitako lodierak: 10-40 cm 1000 metrora, 10-20 cm 600 metrora, 0-5 cm 200 metrora.
Osteguna, hilak 8:
Zerua oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txikia egingo du, noizean behin ertaina Kantauri isurialdean; arratsalde gauean atertzera egingo du. Elur-maila 200-300 m inguruan egongo da; egunaren bigarren partean igo eta 400-600 metro inguruan geratuko da. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez. Izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait tokitan handia.