Antzuolak igarri du Mojategiko futbol zelaia Eztalakoa baino handiagoa dela, baina Mondrak ere ez du bereziki jokoa hegaletara zabalduz egoera hori aprobetxatu. Talde oso gaztea da Mondraren bigarrena eta Antzuolak, berriz, jokalari beterano batzuk baditu. Eta hori bai igarri dela, nahiz eta orokorrean lehia parekatua izan den.
Azken 15 minutuetan, markagailuak 1-2koa erakusten zuenean, Mondra saiatu da Antzuolaren atea erasotzen baina arlo fisikoan behera egin dute nabarmen zuri-moreek. Hala ere, aukera garbiren bat izan dute. Bat bereziki; korner baten, lehen zutoinean baloia orraztera joan den Mondrako jokalariak baloia langara bidali duenean. Bi taldeek mailari eusteko borrokan jarraituko dute.