Izen-ematea Mankomunitateko garapen Agentziak Arrasateko Nafarroa Etorbideko 7an duen egoitzan egin daiteke. Edota bertara telefonoz deituta (943 79 30 90), rgarcia@debagoiena.eus helbidera idatzita eta webgunean bertan: www.debagoiena.eus.
Bost tailer aurreikusi dituzte. Honako hauek:
- Otsailaren 21, 22 eta 23an, 09:30etik 13:30era: Negozio plana, ideietatik ekintzetara. Edozein lan jarduera dela, negozio plan bat egitea izango da tailer honen helburua.
- Otsailaren 28an, Ekonomia eta finantza modulua. Honetan, oinarrizko kontzeptuak, prezioa kalkulatzeko gakoak eta negozioaren kontrola egiteko tresnak erakutsiko dituzte. Goiz eta arratsalde izango dira tailerrak: 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara.
- Martxoaren 7an, Negozioa abian jartzea, 09:30etik 13:30era. Bertan landuko dituzte arlo juridikoa eta baita administrazio, fiskal eta lan izapideak ere.
- Martxoaren 14an, Fiskalitatea izango da tailerraren gaia, 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; hastapena, BEZa, Pertsona Fisikoen Errenta Zerga… landuko dituzte.
- Martxoaren 21ean, Ikasi hobeto komunikatzen tailerra egingo dute, 09:30etik 13:30era, komunikatzeko teknikak edota Programazio Neurolinguistikoa jorratuko dituztelarik.