Edesako eta Fagorreko 900 kooperatibista ohi baino gehiagok jarriko zuten talde-salaketa 2015eko azaroan. Eskatzen dutena da 47 milioi euro gehi interesak. Zifra hori, borondatezko ekarpenetan, merkataritza-maileguetan eta kooperatibaren itxieraren ostean egin gabe gelditu ziren ordainketetan oinarritzen dute.
Ordaindu eta Eskuratu pozik daude "azkenean" epaiketarako datak zehaztu direlako, izan ere bi urte baino gehiago igaro dira salaketa jarri zutenetik.