Ander 'Patxeko'-k Beasainen bukatuko du denboraldia

Mirari Altube Arrese 2018ko ots. 1a, 17:11
Ander 'Patxeko' erdian, Beasainen. Argazkia: Beasain KE

UDAri agur esan dio Ander Fernandez 'Patxeko' jokalari aramaioarrak, oraingoz. Hirugarren mailan jokatzen duen Beasainera joan da utzita, lau hilabeterako. "Denboraldia bukatutakoan, uztailean, bueltan izango da seguru asko. Baina, ateak zabalik ditu hirugarren mailan geratzeko aukera baldin badu", jakinarazi du Adrian Merinok, UDAko zuzendaritzako kideak.

Txalo artean agurtu zuten taldeko kideek azken entrenamendu saioan Patxeko, aste honetan bertan. Dena den, uztailean bueltan espero dute, eta berak ere gogo hori agertu duela adierazi dute UDAko kideek. 

UDA, bere aldetik, poztu egin da jokalariak duen aukerarekin: "Bigarren mailarako borroka horretan dago Beasain, eta taldeari laguntzera joan da. Denboraldia bukatutakoan etorri egingo da berriro; baina Hirugarren mailan edo Bigarren B mailan jokatzeko aukerarik balu, aurrera", dio Merinok.

UDAk fitxaketarik ez

Ohorezko Erregionalean jokatzen duen taldea indartzeko asmorik ez du UDAk. "Sailkapenaren erdialdean gaude eta ez gabiltza inongo borrokatan sartuta. Gainera, garai txarra da inor ekartzeko", adierazi du Merinok, eta gaineratu: "Otsail inguruan, datorren denboraldia gertatzen hasiko gara, hortaz, ez dugu indarrik xahutuko orain".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak