18:30ean hasita, Santa Aretoan. Ordubete inguruko saioa izango da. "Aurretik Arrasateko Amaia antzokian egin izan da, baina Santa Ana egokiagoa da, txikiagoa denez, hobeto egokitzen da" dio Jaione Intxauspe Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolako irakasleak.
Ikasle hauek parte hartuko dute otsailaren 24 eta 25eko asteburuan Andoainen egingo den 13. Piano Jaialdian eta, hain justu ere, astelehenean Oñatin egingo den topaketak balioko du Andoaingoa prestatzeko. 70 bat neska mutiko izango dira Oñatin, 9 urtetik 15 urera bitartekoak. "Ikasturtean zehar egindako lana jendaurrean eta guraso eta senideen aurrean erakusteko eta, batez ere, Andoaingo jaialdirako trebatzeko, prestatzeko, balio du entzunaldi honek; ondo egindakoak nabarmendu eta hobetzekoak antzemateko" dio Intxauspek.