Consejo de Pueblos K'iche's por la Defensa de la Vida, Madre Naturaleza, Tierra y Territoria (CPK)-ko kidea izateaz gain, Tzakat Antzinako Sendalari Feministen Sareko kidea ere bada Chavez. Gazte zenetik dihardu gorputz-lurraldeen aldeko borrokan kapitalismo eta patriarkatuaren aurrean.
Hitzaldi honetan Lolitak bere eta beste hainbat ekintzaileren egoeraren berri emango digu. Horrekin batera, kapitalismoaren alderdirik gordinena azaleratuko du, hau da, nola globalizazioaren eraginez, mendebaldeko herrialdetako , eta Europako hainbat enpresa transnazionalek herrialdeak pobretzen, ustiatzen eta bertakoak akabatzen dituzten.
Helburu horrekin eta elkartasun internazional feminista sustatzeko asmoarekin, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak kanpaina bat abiatu du, #NiEreLolitaNaiz leloarekin.
Azoka, martxoaren 8an
Aurten ere Udaleko Berdintasun Sailak emakumeen azoka antolatu du, herriko emakume ekoizleak eta artisauak eta euren lana ikustarazteko helburuarekin.