Postuak eustera aterako dira Ford Mugarri eta Fagor Industrial taldeak

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko ots. 1a, 17:39
Iturripen eta Zubikoan dira partiduak, zapatuan

Etxean jokatuko dute asteburuan bai Arrasateko Ford Mugarri eta baita Oñatiko Fagor Industrial eskubaloi taldeek. Hirugarren eta laugarren postuan daude sailkapen nagusian hurrenez hurren, eta postu horiei eusten saiatuko dira talde biak.

Arrasateko taldeak hamaikagarren postuan dagoen Bidasoa taldea izango du aurrez aurre Iturripen, zapatuan, 17:00etan. Azken partiduan, Hondarribiaren kontra, 22 gol egin zituzten Patxi Gartziaren mutilek, eta beste horrenbeste arerioek. Oñatiko Aitor Aranbururen taldeak berriz, Corazonistas taldeak baino hiru gol gehiago sartu zituen azken jardunaldian. Asteburu honetan zapatuan jokatuko dute, 18:00etan, Zubikoan, Deustu Loyola Unibertsitatea taldearen kontra.

Bi taldeen arteko derbia apirilaren 7an izango da, Oñatin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak