Gipuzkoarrak europarrak baino baikorragoak
Inkestan parte hartzen duten Gipuzkoako enpresek 2018an emaitzei eustea espero dute; esportazioei, barne merkatuari, inbertsioari eta enpleguari dagokionez, Europaren bataz bestekoaren gainetik kokatuz, aurreko urteetan bezala.
Barne merkatuari begira, Gipuzkoako enpresen %44ak bere emaitzak hobetzea espero dute Europako enpresen %39aren aurrean. %42ak berriz, euren esportazioak gehitzea espero dute Europako %37aren aurrean, eta enplegu arloan, Gipuzkoako enpresen %31ak lanpostuak sortzea espero dute enpresa europarren kopurua %24a den bitartean. Inbertsioari dagokionez, Gipuzkoak eta Europaren bataz bestekoak antzeko hazkundea izatea espero dute.
Barne eta kanpo eskaeren arteko orekak sustatuko du Gipuzkoaren hazkundea
Gipuzkoaren hazkundea 2018an proportzionatua izango dela erakusten dute inkestaren emaitzek, eta hau barne merkatuaren eta kanpokoaren handitzeari esker izango dela uste du Gipuzkoako Bazkundeak. Hau dela eta, 2018an Gipuzkoako ekonomiak %2,8ko hazkundea izango duela aurreikusten du Gipuzkoako Bazkundeak, 2017rako ikusten zenaren berdina.
2017ko itxiera
Joan den urteari dagokionez, Gipuzkoako Bazkundeak Gipuzkoako ekonomia %2,8ko hazkundearekin itxiko duela ikusten du, 7.038 lanpostu gehiago sortuz eta 20.728 enpresa gizarte-segurantzari afiliatuta 2017ko abenduan.