Eguenean 400 metrora egin dezake elurra

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urt. 30a, 16:49

Abisu horia aktibatuko da ostegunean, iragarpenen arabera 1.000 metrotik behera egingo baitu elurra. Eguerdiko hamabietan aktibatuko da abisua; elur-maila arratsaldean 800 metrora jaitsiko da eta gauean 400-700 metrora. Bestalde, gaur gauen ere abisu horia aktibatuko da izotza dela eta. 

Larrialdiei Aurre Egiteko eta  Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi du egunotan izotzagatik eta elurragatik abisu horia aktibatuko dela barnealdean. Gaur, gauerditik bihar 10:00ak artean tenperatura baxuak eta izotza egingo ditu, barnealdean eta bereziki Araban. Arrasaten adibidez, eguaztenean gutxieneko tenperatura 2 gradukoa izango da, eta gehienezkoa 14.

Eguena, hilak 1
Abisu Horia elurragatik barnealdean 12:00etatik gauerdia arte. Elur-maila arratsaldean 800 metrora jaitsiko da eta gauean 400-700 metrora. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du; Kantauri isurialdean eta egunaren bigarren partean sarriago egingo du eta ugariagoa izango da.
Egunaren bigarren partean baliteke Kantauri isurialdean trumoiak jo eta txingorra egitea.
Aurreikusitako lodierak: 5-20 cm 1000 metrora, 0-5 cm a 600 metrora, 0 cm 200 metrora.
Tenperatura minimoak gutxi igoko dira eta maximoak nabarmen jaitsiko dira. Egunaren azken orduetan mendi inguruetan izotz txikia egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak