Etxekoak aurreratu dira areaz kanpotik Lide Zubiak sekulako gola sartu ostean. Bigarren gola, Lore Etxeandiak sartu du, Oiartzun taldeko defentsak egindako akats bat aprobetxatuz. Etxekoen hirugarrena ere gol bikaina izan da, Ane Vicentek atezainaren gainetik sartu duena.
Lehen zatian, hobeto ibili dira Leintz Arizmendiko neskak. Bigarrenean, aldiz, oiartzuarrak aukera gehiago izan dituzte, eta estututa ibili dira. Hala, puntu banaketarekin amaitu da partidua.