Antzuolako Ibai Zabalo kapitainaren esanetan: "Partidu borrokatua izan da, kontaktu askokoa, baina epaileak gogor epaitu ditu hainbat jokaldi. Bergarako hiru kaleratuak, bi txartel hori jasota izan dira, eta guri atera digutena, zuzeneko txartel gorria izan da".
Hurrengo partiduan ere derbia
Hurrengo partidua ere derbia izango dute antzuolarrek. Mondraren aurka jokatuko dute Mojategin. Hala, gaur Eztalan lortutako hiru puntuekin, beste garaipen baten bila joango dira Arrasatera.