Debagoieneko mintzalagunek Oñatira egin dute irteera

Miren Arregi Amasorrain 2018ko urtarrilaren 27a

Bailarako mintzalagunak Oñatin izan dira goizean. Guztira 53 joan dira. Sancti Spiritus Unibertsitatea bisitatu dute eta ondoren Txokolateixara joan dira, Oñatik txokolatearekin duen lotura bertatik bertara ezagutzeko.

Gaurkoa bezalako irteerak, euskaldunen arteko harremanak saretu eta sendotzeko balio dute. Goiz ederra pasatzeaz gain, euskaraz ere gozatu dute mintzalagunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak