21:00etan aktibatuko da abisu horia elurragatik

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urt. 25a, 12:10

Gaur, eguena, elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko da ilunkaran. Hori dela-eta, abisu horia aktibatuko da 21:00etan eta Euskalmeten arabera, barnealdean gutxienez zapatu goizaldea arte iraungo du.

Muturreko fenomenoen iragarpena

Eguena, hilak 25

Abisu Horia elurragatik barnealdean 21:00etatik 00:00etara. Elur-maila eguerdian 1.300-1.500 metro inguruan egongo da eta arratsalde-gauean 800-900 metrora jaitsiko da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du. Aurreikusitako lodierak eguneko gainerako orduetan: 2-10 cm 1.000 metrora, 0 cm a 600 metrora.

Egubakoitza, hilak 26

Abisu Horia elurragatik barnealdean egun guztian zehar. Egunaren lehengo partean elur-maila 700-800 metrora egongo da, eta arratsaldean 800-900 metro ingurura igoko da. Baliteke ekaitz-eremuetan eta ekialdeko zenbait tokitan baxuago egotea.
Zaparrada txikiak botako ditu, zenbait tokitan ertainak, ugariagoak eta sarriago Kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak izan eta txingorra egin dezake, bereziki Kantauri isurialdean eta egunaren lehen partean.
Aurreikusitako lodierak: 10-30 cm 1.000 metrora, 0-1 cm a 600 metrora, 0 cm 200 metrora.
Gutxieneko tenperaturetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Gehienezko tenperaturak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira. Mendi inguruetan izotz txikia egingo du.

Zapatua, hilak 27

Abisu Horia elurragatik barnealdean 09:00ak arte. Elur-maila eguerdian 800 metro inguruan egongo da eta arratsaldean 1.000 metrora jaitsiko da. Aurreikusitako lodierak: 2-8 cm 1.000 metrora, 0 cm 600 metrora.

Maila horia: arrisku neurritsua, orokorrean biztanleentzat ez da arazo meteorologikorik, baina bai aktibitate zehatz batzuentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak